Zurbaoko administrazio batzarra

Zurbao (izen ofiziala: Zurbano / Zurbao) Arabako kontzeju bat da, eta Gorbeialdeko Kuadrillako Arratzua-Ubarrundia udalerrian dago. Vitoria-Gasteizko hirigunetik 6 km. eskasera dagoen herri txiki bat da, Zadorraren urtegietarako eta Gorbeiarako bidean, Arabako Lautadan.

ZER DA KONTZEJU BAT?

Arabako Kontzejuak udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak dira, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun propioa dutenak, eta, gainera, autonomia osoa dute beren interesak kudeatzeko. Bere eskumenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: bideak, kaleak, lorategiak edo ondasunak eraikitzea eta kontserbatzea, eta, bere eskumenen esparruan, auzotarren onerako den guztia.

Gaur egun, Araban 333 kontzeju daude, eta horietatik 61 Vitoria-Gasteiz udalerriaren barrutikoak dira.

Kontzejuek funtzinamendu irekia edo itxia izan dezakete. Hori, erabakiak Herritarren Batzarrean hartu edo ez, horren arabera erabakitzen da.

ZURBAOKO KONTZEJUA

Zurbaokoa kontzeju irekia da, eta Administrazio Batzar batek gidatzen du. Batzar hori da Herritarren Batzarrean hartutako erabakien exekuzio-organoa. Administrazio-Batzarra Erregidore-Presidenteak eta bi bokalek osatzen dute.

Lau urtean behin hauteskundeak egiten dira, eta Kontzejuaren erroldan inskribatutako eta 18 urtetik gorako herritar guztiek dute botoa emateko aukera, Batzarra osatzeko.

Zurbaoko kasuan, zerrendako lehenengo bokalak egiten ditu Erregidore-Presidente lanak, hau gaixorik badago edo kanpoan badago, eta bigarren bokalak Fede-emaile lanak egiten ditu.

Fede-emaileari idazkaritza-lana dagokio, bai Herritarren Batzarrean, bai Administrazio Batzarrean: parte hartzen duen bileretako Akten Liburua zaintzea eta edukiaren fede ematen du, eta Kontzejuaren dokumentuen eta espedienteen arduraduna da.

ARABAKO TOKIKO ENTITATEAK: Arabako Lurralde Historikoko Tokiko Entitateei buruzko informazioa jasotzeko modua.

INFORMAZIO OSAGARRIA: Kontzejuei buruzko historia apur bat.

KONTZEJUEN FUNTZIONAMENDUAN APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA:

1984ko uztailaren 30eko Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoko kontzejuetako erregidoreak eta kideak hautatzeari buruzkoa.

11/1995 Foru Araua, martxoaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuei buruzkoa