Ondarea

Zurbaoko kultur ondarea

“Zurbao” XI. Mendean (1025) aipatu zen lehenengo aldiz, Kukula-Donemiliagako (Errioxa) Monastegiari urtero egiten zitzaion ordainketa (“dos rejas de (arado de) hierro”) jasotzen duen dokumentuan. Beraz, familia ugari bizi ziren herri oparo bat zen, garai hartarako. Inguruko lurren jabe ziren eliteko familia horietako batzuk (Basterratarrak, eta Zurbaotarrak) dorretxeak eraiki zituzten bertan. Hainbat mende geroago (XVIII), familia horietako ondorengoek dorreak bota zituzten, eta lur horietan jauretxe erosoagoak eraiki zituzten, beren garaiko estiloan. Jauregi horiek, hainbat alditan, Arabako Ermandadearen Batzar Nagusien urteko bilerak egiteko erabili ziren. Garai bateko Zurbaoko oparotasunaren lekuko da, era berean, San Esteban Protomartiriaren eliza; gaur egun eraikin handi bat dena, kanpandorre eder bat duena, hasierako erdi aroko tenplu erromanikoaren hedapenaren eta ondorengo eraberritze gotiko-errenazentistaren ondorio (azken honi dagokionez, ojiba-arkua gordetzen da, XV. Mendekoa). Gurutze bat (1625) eta bi ermita – San Pelaiorena, eta San Juan Bataiatzailearena (edo “San Felices”), biak XIX.an suntsituak, ere bertako ondarearen zati dira, eta herritarren erlijiozkotasunaren lekuko. Andureas-eko harrizko zubia (XIX) Alegria errekaren gainetik igarotzen zen, herritik pasatzen zenean; ondoren, XX. mendean urak desbideratu ondoren, ortu eta soroen artean geratu zen. Azkenaldian, Zurbao hazi egin da, urbanizazio berrien eraginez; horren ondorioz, bere itxura tradizionalaren zati bat ere galdu du.

  • Ortiz de Zaratetarren Jauretxea

    Ortiz de Zaratetarren Jauretxea

    Zurbaoko zaharrena da (XVI. mendearen amaierakoa), eta fatxada nagusia hegoaldera begira du. Elementurik nabarmenena armarri heraldiko handi bat du, arku erdiko portada handiaren gainean (arkuaren ondotik aldendu egin zen, eta eraikuntza-lanen ondoren jarri).

    Ortiz de Zaratetarren Jauretxea

  • Otazutarren Jauretxea

    Otazutarren Jauretxea

    Otazutarren etxeari dagokionean, azpimarratzakoak dira Otxategi auzoan dituen bi eraikin erantsiak: nagusia, sarbideko fatxada harresi perimetral batek babestua duena, ekialderantz orientatua eta armarri heraldiko handi bat duena; eta hegoekialderantz begira dagoen pabilioi erantsia, galeria ireki zoragarri bat duena, bost zutabe eta lau arkurekin.

    Otazutarren Jauretxea

  • (Ortiz de) Zurbanoarren Jauretxea

    (Ortiz de) Zurbanoarren Jauretxea

    Zurbanoarren jauretxea, San Esteban elizaren aurre-aurrean dagoena, iparraldera begira, fatxada ederduna da, Ortiz de Zurbanotarren armarria erakusten duena. Bi dorre karratu ditu alboetan, eta horrek ematen dio itxura dotore berezi hori. XX. mendearen lehenengo erdian neskatilen eskola bat egon zen bertan.

    (Ortiz de) Zurbanoarren Jauretxea

  • Otalora-Gebaratarren Jauretxea

    Otalora-Gebaratarren Jauretxea

    XVI. mendeko jauretxea, itxuraz besteak baino luxu gutxiagokoa, baina Zurbaotarren jauretxearen antzekoa, fatxadaren alboetan bi dorre karratu baititu. Gaur egun berrituta dago, eta hainbat ekitaldi jasotzeko prestatuta.

    Otalora-Gebaratarren Jauretxea

  • San Esteban protomartiriaren eliza

    San Esteban protomartiriaren eliza

    Burualde pentagonala duen tenplua, bi zatitan banatua, XVIII. Mendean aurreko bi eraikin berritzearen ondorio: lehenengoa, erromanikoa (XIII), eta bestea gotiko-errenazentista (XVI). Nabarmenak dira ojiba formako portada eta sakristia. Erretaula nagusia errenazimendukoa da, eta alboak barrokoak ditu, Errosarioko Ama Birjinari eta San Sebastiani eskainita. Toskanar zutabeen gaineko bost arkudun arkupea 1757koa da, eta linterna oktogonaldun kanpandorrea apur bat geroagokoa (1774).

    Garai batean Kristo gurutziltzatuaren irudi bat egon zen, erretaulan, 1919ko inbentarioaren arabera. Zur polikromatuzko taila bat zen, XIII. Mendekoa edo XIV. Mendearen hasierakoa. Gaur egun, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Arabako Museoan dago ikusgai.

    San Esteban protomartiriaren eliza

  • Zurbaoko gurutzea

    Zurbaoko gurutzea

    Zurbaoko gurutzea: 1625ean eraikia, eta gaur egun duen kokalekura 1986an eramana. Fuste monolitiko laua du, eta erdialdean lodiagoa da. Goialdean armarri txiki bat du, higatua. Kapitelaren gainean, Pietatearen eta Kristo Gurutziltzatuaren erliebeak ditu.

    Gurutzea

  • Andureas-eko zubia

    Andureas-eko zubia

    Harrizko zubia, XIX. Mendekoa, hiru arku beheratu dituena, Alegria ibaiaren gainetik igarotzen zena, Ilarratzarako bidean. Gaur egun, nekaza-soroen artean geratu da, ibaiaren ubidea desbideratu ondoren.

    Andureas-eko zubia

  • Gure mendia

    Gure mendia

    Zurbanokoa beti izan zen eta izango den ondarea.

    Gasteizko hiriaren aurkako auzia, Valladolideko Errege Chancillerian artxibatua, 50 urte iraun zuena, azkenean Zurbao herriari arrazoia emanez.

    Gaur egun zurbantarrek egur asko mozten gozatzen dute negu hotzak pasatzeko.

    Gure mendia

  • Kaleetako artea

    Kaleetako artea

    Felixen eskulturak

    Muralak

    Etnologia-museoa