Jaiotza Bizidun Antzeztua

16-12-2023

Datorren larunbatean, abenduak 16, Zurbanoko Jaiotza Bizidunaren VI. edizioa ospatuko dugu. 17: 30etik 21: 30era, ehun bizilagun eta kolaboratzaile inguruk Zurbanoko kaleak beste garai bateko eszenatoki batean eraldatu eta girotuko ditugu, bi mila urte inguru atzera eginez Herodesen garaian Belen de Judea hiriraino eta Natibitatearen pasarte batzuk antzeztuz. Emanaldiak 18: 00etan eta 19: 30ean izango dira.

Sarrera doakoa eta publiko guztientzat egokia da. Nahi izanez gero, 2 euroren truke txartel bat erosi ahal izango duzu ibilbidean zehar hiru edari egiteko (gaztaina erreak, salda, erroskillak, ardo beroa edo txorizoa sagardotan). Halaber, autoa ez ekartzea nahiago baduzu, autobusez (1 €) etor zaitezke Buesa Arenako aparkalekutik.

Zure zain egongo gara abenduaren 16an, larunbata, 17: 30etik aurrera!

Ez hutsik egin eta parte hartu gurekin!

Informazio gehiago: https://www.zurbano.eus/eu/kultura.html