Toponimoak

“El parcelario es el bastidor sobre el que se tejen y destejen los paisajes campesinos”

Toponimia onomastikaren diziplina bat da, leku bakoitzeko berezko izenen analisi etimologikoa egiten duena. Hau da, hitz bakoitzaren jatorria aztertzen du.

“Toponimo” hitzak, era berean, lurren kokalekuak izendatzeko belaunaldiz belaunaldi iritsitako izen zehatzei egiten die erreferentzia.

Toponimiak, gure kultur ondarearen beste ezaugarri askok bezala, uniformetasunaren mehatxuari egin behar dio aurre. Ezagutza faltaren ondorioz, zentzurik gabeko izenen inposizioa gertatzen da sarri, edukiz eta esanahiz aberatsak diren jatorrizkoak alboratuz.

Lurrak izendatzeko gure sormen-gaitasun aberatsari omenaldia eginez, inguruko lurren plano bat aurketzen dugu hemen, lursailen izenekin, gure arbasoek, lursailen bateratze-prozesua hasi arte, izendatzen dituzten modua jasota.

Mapa de topónimos
(Egilea: J.A.P.U.)

Informazio gehiago:

Zurbano/Zurbao toponimoari buruz

Inguruko beste toponimo batzuei buruz (Arratzua) (Dokumentu honetan, Zurbaoko hainbat toponimo aipatzen dira, behin baino gehiagotan).

Zurbaoko toponimoak