Ibilbideak, Zurbaotik hasita

Zurbaotik hainbat bide eta landabide abiatzen dira, eta Arabako Lautadan zehar oinez edo bizikletarekin ibiltzeko aukera ematen dute. Hemen, horietako batzuk proposatuko dizkizugu, hasiera eta bukaera Zurbaon bertan dutenak.

Zurbao Arabako Lautadan dago, eta horrek dakar bertako ibilbide guztiek zailtasun gutxi izatea eta edozeinek egiteko modukoak izatea, ez baitute ia maldarik. Urteko edozein garai da ona Arabako Lautadan ibilaldi bat egiteko, baina, zalantzarik gabe, udaberria da onena, labore-zelai berdeek haizearekin dantza egin eta giroa freskatzen dutenean.

Zure zain gaude!