Kultura

  • Jaiotza Bizidun Antzeztua

    Jaiotza Bizidun Antzeztua

    Gabonak iristear direnean, abenduko larunbat batean, Zurbaoko herritarrak iraganera begira jartzen dira, eta beste garai bateko itxura ematen diote herriari: 2000 urtez egiten dute atzera, Judeako Belen hirira, Herodesen garaira.

    Arratsalde osoan zehar, 17:30etik 21:30era, Zurbaoko kaleeetan garai bateko pertsonaien errekreazioak ikusi ahal izango dituzu, ofizio tradizionalak ezagutzearekin batera. Harakinak, artzainak beren artaldearekin, buztingileak, errementariak… Zurbaon agertzen dira, une batetik bestera gertatzera doanaz ohartu gabe.

    Hezur-haragizko aktoreek, Natibitateko sei momentu garrantzitsuenak antzezten dituzte, proposatutako ibilbidean zehar: Mariaren deikundea, iritsiera, ostatua bilatzea, artzainen deikundea, Errege Magoen iritsiera eta Herodesekin elkartzea, eta, azkenik, Jaiotzaren eszena.

    Ibilbidean zehar, bisitariak ahots batez lagunduta jarraitu dezake narrazioa. Era berean, kontu handiz zaindutako girotze-lan bat egiten da, argiteria egokiarekin eta gabonetako musikarekin, antzezpena kolorez betetzeko.

    Ibilbidea Otxategi auzoan zehar egiten da, eta bere arkitektura-ingurune naturalaz baliatzen da, Jaiotza biziduna bertan txertatzeko. Era horretan, Otazuarren Etxea, Landatarrena, eta beste jauregiak ekitaldiaren parte dira.

    Zurbaora etortzera animatzen bazara, jakin ezazu Buesa Arenatik garraio-zerbitzua izango duzula. Autobus batek etengabe egiten du Zurbaorainoko bide laburra. Horrela, autoan egindako joanetorriak gutxitzen dira, eta ez da arazorik sortzen trafikoan eta herriko aparkalekuetan.

    Ibilbiderako sarbidea doakoa da. Hala nahi duenak, hainbat stand ditu bidean, erroskilak, salda, sagardotan egindako txorizoa edo ardo beroa erosteko.

    Hurrengo edizioan zu ikustea espero dugu!

    Jaiotzan parte hartu nahi duzu? Bidali e-posta bat src.crispin@gmail.com helbidera.

    Prentsako artikuluak.

    https://www.noticiasdealava.eus/araba/2019/12/17/record-visitas-belen-viviente-zurbano/1004422.html

    https://www.gasteizhoy.com/belen-viviente-zurbano-2017/

    https://www.youtube.com/watch?v=G79WYlpfyBo

    Jaiotza Bizidun Antzeztua

  • Zurbaoko abesbatza

    Zurbaoko abesbatza

    Zurbaoko abesbatza adin ezberdinetako gizon eta emakumeek osatzen dute. 2014ko maiatzaren 10ean hasi zuen bere ibilbidea, eta azken urteotan hainbat emanaldi egin ditu, bai Zurbaon, bai Arabako hainbat herri, egoitza, eliza eta bestelakoetan. Errepertorio anitza du, eta kantu herrikoiak eta partitura ezagunak biltzen ditu. Bertan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Crispin elkartearekin: src.crispin@gmail.com

    Zurbaoko abesbatza

  • Crispin aisialdi eta kultur elkartea

    Crispin aisialdi eta kultur elkartea

    Crispin Aisialdi eta Kultur Elkarteak Zurbaon du egoitza eta bertan du erregistroa. Bere jarduera-eremua honakoa da: gizartearen, kulturaren, aisiaren eta kirolaren esparruko jarduerak gauzatzea, tokiko hedadurarekin.

    Beraz, elkarteak, aipatutako helburuak lortzera begirako edozein jarduera sustatzen du. Beste batzuen artean: elkarteko bazkideen arteko topaketak bideratzea, irteerak eta kultur ekitaldiak, kirol-ekitaldiak, lehiaketak, sariketak, hitzaldiak, etab.

    Jarduerarik garrantzitsuenen artean, kultur-tradizioa bultzatzeko helburua duen Jaiotza Bizidun Antzeztua dago, Zurbaoko kaleetan egiten dena, edo Zurbaoko BTT kirol-proba, XXV. Ediziorantz doana; Olentzeroren festa antolatzeko lana ere bere gain hartzen du elkarteak.

    Informazio gehiago nahi baduzu, edo bazkide izan nahi baduzu (ez du kosturik) jarri elkartearekin harremanetan: src.crispin@gmail.com

    Crispin aisialdi eta kultur elkartea

  • Zurbaoko jaiak

    Zurbaoko jaiak

    Iraileko lehenengo asteburuan Zurbaoko jaiak egiten dira. Herriko gazteek antolatzen dituzte, eta, urtero, herritarrek eta bisitariek adin guztiei zuzendutako hainbat jardueratan har dezakete parte.

    Zurbaoko Jaiak

  • BTT martxa

    BTT martxa

    Urriaren erdialdean Zurbaoko BTT martxa egiten da. Ez da lehiakorra, eta urtero 300 txirrindulari inguru biltzen ditu.

    Proba hau Arabako Txirrindularien Federazioaren mountainbike-martxen egutegiaren barruan egiten da.

    Bi ibilbide izaten ditu: bat, luzea, gogorragoa, 50 km ingurukoa, eta bestea laburragoa eta errazagoa, 30 km. Ingurukoa, bidezidorren bidez gehiago laburtu daitekeena. Horrela, bakoitzaren mailaz eta adinaz kezkatu gabe, mundu guztiak parte hartzeko aukera izatea da helburua. Garrantzitsuena helmugara iristea da. Horrela, kirolaz gozatuz goiz eder bat igarotzeko aukera eskaintzen du, eta baita gure udalerriko ingurune zoragarri eta ezezaguna ezagutzeko ere.

    Crispin elkarteak, irteera baino lehen, kafea eskaintzen die parte-hartzaileei, eta ibilbidearen erdialdean eta bukaeran jatekoa eta edatekoa banatzen du. Era berean, oroigarri bat ematen die parte-hartzaileei, eta ziklismoaren esparruko dendek emandako kirol-materialaren zozketa bat egiten da. Probak, anbulantzia- zerbitzua eta istripuen aurkako eta erantzukizun zibileko aseguruak ditu.

    Antolakuntza-beharrak direla eta, herritar askok hartzen dute parte boluntario modura, eta Zurbaoko Administrazio Batzarrak ere ekitaldian parte hartzen du, behar diren lokalak eta azpiegiturak utzita.

    Inguruko eta txirrindularitzaren esparruko hainbat enpresek ere hartzen dute parte. Era berean, hainbat erakundek ere beren laguntza ematen dute: Arratzua-Ubarrundiako Udala, Coca-cola, Vital Fundazioa, Cafés la Brasileña, Diario de noticias, etab.

    Gure proba, Arabako proba-egutegiko antzinakoenetako bat da. Une honetara arte, 24 edizio egin dira, hutsunerik gabe. Zoritxarrez, hogeitabostgarrren edizio bereziaren prestaketa-lanak bertan behera geratu ziren 2020an, eta 2021eko edizioa ere atzeratu beharra dago.

    Datorren edizioan zure zain egongo gara!

    Izen-emateak: une honetan itxita. 2021eko edizioa atzeratu egin da.

    Araudia

    Ibilbideak.

    Hauek dira azken edizioetako ibilbideetako batzuk, martxa egin aurretik deskargatu ditzakezun adibide gisa.

    Ibilbide AIbilbide B, Ibilbide C.

    Irudiak:

    2019, 2018, 2017, 2016

    Zurbaoko BTT martxa

  • Zurbaoko abestia

    Zurbaoko abestia

    Alfredo Donnay-k, arabako kantu herrikoien konposatzaileak, 40. Hamarkadan Zurbaoko Santa Ageda ekitaldira etortzeko gonbidapena jaso zuen. Bertan, eliza, auzoak, jauregiak eta inguruko lurrak bisitatu zituzten. Bisita hori eta herritarrek erakutsi zioten maitasuna memorian iltzatuta geratu zitzaizkion, eta, eskerronez, Zurbaori eskainitako abesti bat konposatu zuen.
    Eskertza modura, 1987an Zurbaoko herriak bere omenaldi propioa egin zion. Erdiko Auzoaren sarreran oroigarri txiki bat jarri zuten, brontzezko busto bat, Joseba Estarta artistarena. Artistak 1985ean Merche Vegas Aramburu artistak egositako buztinezko beste busto baten molde bat erabili zuen, eta Elurretako Andre Mariaren Egoitzan utzi zen.


    Entre los pueblos bonitos
    de la campiña alavesa,
    hay uno que se destaca
    de un modo particular;
    de noble y rancio abolengo,
    de campo fértil y hermoso,
    es un pueblo laborioso
    que honra de Alava el solar.

    Zurbano, bello Zurbano
    enclavado en un valle risueño
    Zurbano, lugar de ensueño
    tranquilo y acogedor;
    tu torre bella y esbelta
    tus palacios señoriales
    nos hablan de otras edades
    de grandeza y esplendor.

    Y en las mañanitas claras
    cuando de su campanario
    saludando al nuevo día,
    la campana se hace oír,
    bajo el sol de primavera
    todo en Zurbano florece,
    y sus mujeres parecen
    flores de un bello jardín.

    (Zurbaoko abestiaren bideoa)

    Zurbako abezbatza

  • Beste kultur ekitaldi batzuk

    Beste kultur ekitaldi batzuk

    Olentzero: Olentzero, bere laguntzaileekin batera, Zurbaoko kaleetan zehar ibiltzen da, eta ume eta helduei opariak ematen dizkie.

    Irteerak eta ibilaldiak: Hainbat igandetan irteerak antolatzen dira mendira, eta baita zailtasun baxuko-ertaineko ibilaldiak ere, adin guztietako herritarrei zuzenduta.

    Halloween jaia: Halloween jaiak festa-giroa eta beldur apur bat dakar. Saria ala ziria?

    Olentzeroren jaia

    Irteerak eta ibilaldiak

    Halloween jaia

  • Crispinen liburua

    Portada libro Crispin

    Crispin Saez de Camara y Guevara, “Don Crispin”, Zurbao eta bertako herritarrak sutsuki maite zituen zurbaotar bat izan zen. Irakaslea zen lanbidez eta bokazioz, eta “Zurbano, el ayer y hoy de un pueblo de la Llanada Alavesa” liburuan bildu zituen herriaren bere ikuspegia, historia, kale eta jauregiak, pertsonaia ilustreak, eta baita “zurbanerías” edo bertako esamoldeak ere. Arabako Foru Aldundiak argitaratu zuen, eta gaur egun lortzen oso zaila den erlikia bat da. Liburuko orrialdeetan zehar, bertako herritarrek tokiko ohiturak, jaiak txokoak… gogoratzeko aukera dute, bai oraindik ikusgai daudenak, bai jada desagertu direnak.

    Herriko Aisialdi eta Kultur Elkarteak berari zor dio izena.

  • Honorioren liburua

    Honorio Ruiz de Arcaute Iturrieta Zurbaon jaio zen 1930ean. Apaiz misiolari joan zen Angolara, eta bertan Cualeko Misioa inauguratu zuen, Luandatik 600 km-ra; hurrengo 20 urteetan sarritan itzuli zen betara. Behin betiko itzuli zenean, bi liburu argitaratu zituen: “Riesgos y Satisfacciones de mi aventura en Angola” eta “Mi vuelta a Angola”. Behin erretiroa hartuta, urte luzetan zehar biltzen joan zen 6.000 hitz arabarretik gorako zerrenda txukuntzen hasi zen, eta 2015ean bere ilobek “Antiguas Palabras Alavesas” liburuan argitaratu zuten.

  • Lehiaketak

    Gabonetako marrazketa-lehiaketa:

    Irabazleak 2021

    Parte hartzaileak 2021

    Ipuin laburren lehiaketa:

    Irabazlea 2021
    XXI

    Parte hartzaileak 2021:
    Poema La Normalidad
    Un barco Velero
    Resuenan los cuartos