Zurbaoko historia

JOSÉ ÁNGEL APELLÁNIZ GONZÁLEZen eskutik (Historialaria eta Arkeologoa)

Zurbaok Goi Erdi Aroan ditu bere sustraiak, orain dela 1.200 urte baino gehiago.

XI. mendean ditu lehenengo aipamenak. Errioxako Donemiliaga Kukula monasteriari zerga ordaintzen ziola azaltzen da bertan (“Dos rejas de arado de hierro”). Hasierako herrixka hark eliza erromaniko bat zuen, eta, horrekin batera, Arabako Lautadako eremu honetako nobleek etxe-gotorlekuak eraiki zituzten bertan, bizileku, etxalde eta defentsarako dorre funtzioa zutenak. Bertan bizi ziren garai hartako jauntxoak eta beren manupekoak.

XVI. mendetik aurrera, herria hazi egin zen, hainbat hamarkadatako goraldi ekonomikoari esker. San Esteban Protomartiriaren eliza berritu eta handitu egin zuten, fededun kopuruaren gorakadaren aurrean. Aldi berean, inguruan bi ermita ere sortu ziren (San Joan Bataiatzailea edo San Felices, eta San Pelaio), eta herriaren irteeran gurutze eder bat eraiki zuten.

XVII. mendetik aurrera, erdi-aroko dorretxeak eraitsi egin ziren, ondoren, orube horietan bertan, egoitza handiak eraikitzeko, gaztelar estiloko landa-jauregi barrokoen itxurako egoitzak eraikitzeko. Horrela, Ortiz de Zarate, Otazu, Otalora-Gebara eta (Ortiz) de Zurbano familien jauretxeak eraiki zituzten, eta baita beste hiru-lau etxe handi ere, maila baxuagokoak. Eliza, eta aurrez aipatutako etxe horietako batzuk, Arabako Batzar Nagusietako Lurralde Jareen urteroko 50 batzar egiteko erabili ziren. Zurbao izan zen XVI. eta XIX. Mendeetan era horretako ekitaldi gehien egin zituen herria.

XIX. mendearen hasieran, Zurbaok bertatik bertara bizi izan zituen Independentzia-gerrako eta gerrate karlistetako gertakariak: bere kaleetan zehar egin zuen ihes Jose I Erregearen gudarosteak, Napoleonen aldekoak, Gasteizko Batailan (1813ko ekainaren 21ean); eta bertako eliza kuartel modura erabili zuen Martin Zurbano jeneral errioxar ospetsuak, bere tropei ostatu emateko (1836 eta 1839 artean).

Hemen irakur daitezke Zurbaoko historiaren xehetasun gehiago.

Historia de Zurbano