Jaiotza Bizidun Antzeztua 2024

14-12-2024

Datorren larunbatean, abenduak 14, Zurbanoko Jaiotza Bizidunaren VII. edizioa ospatuko dugu. 17: 30etik 21: 30era, ehun bizilagun eta kolaboratzaile inguruk Zurbanoko kaleak beste garai bateko eszenatoki batean eraldatu eta girotuko ditugu, bi mila urte inguru atzera eginez Herodesen garaian Belen de Judea hiriraino eta Natibitatearen pasarte batzuk antzeztuz. Emanaldiak 18:00etan eta 19:30tan izango dira.

Sarrera doakoa eta publiko guztientzat egokia da. Nahi izanez gero, 2 euroren truke txartel bat erosi ahal izango duzu ibilbidean zehar hiru edari egiteko (gaztaina erreak, salda, erroskillak edo ardo beroa). Halaber, autoa ez ekartzea nahiago baduzu, autobusez (1 €) etor zaitezke Buesa Arenako aparkalekutik.

Zure zain egongo gara abenduaren 14an, larunbata, 17:30etik aurrera!

Ez hutsik egin eta parte hartu gurekin!

Informazio gehiago: https://www.zurbano.eus/eu/kultura.html