Jaiotza Bizidun Antzeztua 2025
Datorren larunbatean, abenduak 13, Zurbanoko Jaiotza Bizidunaren VIII. edizioa ospatuko dugu. 17: 30etik 21: 30era, ehun bizilagun eta kolaboratzaile inguruk Zurbanoko kaleak beste garai bateko eszenatoki batean eraldatu eta girotuko ditugu, bi mila urte inguru atzera eginez Herodesen garaian Belen de Judea hiriraino eta Natibitatearen pasarte batzuk antzeztuz. Emanaldiak 18:00etan eta 19:30tan izango dira.
Sarrera doakoa eta publiko guztientzat egokia da. Nahi izanez gero, 3 euroren truke txartel bat erosi ahal izango duzu ibilbidean zehar hiru edari egiteko (gaztaina erreak, salda, erroskillak edo ardo beroa). Halaber, autoa ez ekartzea nahiago baduzu, autobusez (1 €) etor zaitezke Buesa Arenako aparkalekutik.
Zure zain egongo gara abenduaren 13an, larunbata, 17:30etik aurrera!
Ez hutsik egin eta parte hartu gurekin!
Informazio gehiago: https://www.zurbano.eus/eu/kultura.html


